Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa EGSM 900 eta 1800 MHz sareak erabiltzeko homologatuta dago. Sareei
buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea; beraz, hirugarrenen
guneetan sartzeko aukera izan dezakezu. Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du hauen
inolako erantzukizunik bere gain hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan hartu segurtasuna eta edukiak.
Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen
erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko
eskubideak, copyright eskubideak barne. Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu,
igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz gordetzea
gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko xehetasunen berri
jasotzeko. Ez konektatu produktu bateraezinik.
28 Produktu- eta segurtasun-informazioa
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko informazio garrantzitsu gehiago izateko.